Free Wood Cursors at www.totallyfreecursors.com

miércoles, 15 de mayo de 2013

Agur maiteok!

Zoritxarrez edo zorionez, gaur gure azkenengo sarrera aurkeztuko dizuegu.
Agurtzeko, oso pozik gaudenez dena gaindituko dugulako, hona hemen gure azken errezeta koloretsua!

Gaur zuekin, koloretako cupcake-ak !
12 cupcake egiteko hurrengo osagaiak behar dituzu zure hozkailuan: 
2 arrautz, 12 muffin molde, 200 g azukre (edalontzi bat), goilaratxo bat bainilla extraktua, 240 ml esne (edalontzi bat), olio 120 ml (edalontzi erdia), eta 315g irin.

Gure cupcakeak egiteko, hurrengo pausuak jarraitu behar dituzue:

1.- Labea berotu tenperatura erdira.
2.- Ontzi batean arrautzak eta azukrea sartu. Behin barruan daudela, irabiatu nahasketa aparduna egon arte.
3.- Ontzira bainilla estraktua, esnea, irina eta olioa bota. Irabiatzen jarraitu ondo nahasita geratu arte.4.- Muffinen 12 moldeetan gurina igurtzi eta bertan sortutako nahasketa bota.
5.- Labea prest dagoenean, hauek labean sartuko ditugu eta bertan 25-30 minutu bitartean egongo dira
   (masa prest dagoela jakiteko, zotz bat sartuko dugu batean eta hau aterako da garbi eta lehorra).
6.- Labetik atera eta gero hozten utzi.
7.- Azkenik, koloreak jartzeko osagai hauek behar ditugu: Glas azukre edalontzi bat, ur edalontzi baten laurdena, arrautzen 3 klara eta nahi duzun kolorearen kolorantea.
8.- Arrautz klarak elur puntura jarri eta azukrearekin eta kolorantearekin nahastu.Merenguea lortzean, nahi duzun erara bota diezaiokezu.
ON EGIN! (hona hemen zenbait ideia apainketa egiteko)











jueves, 25 de abril de 2013

Amonaren kontseiluak

Gaur gauza berri batekin hasiko gara:
Ligatzeko errezetak...
Ligatzeko modu TXARRAK:

  • Sare sozialak erabili deklaratzeko, norbait ezagutzeko...(tuenti, whatsapp, twitter...) Ez bazara aurpegira esatera ausartzen...EZ ESAN!
  • Erabili zenbait piropo: kaixo guapa/o zelan zaude bihotza, agur laztan... ezezeguna bazara, EZ!!!!!
  • Neskak ez dira goxokiak. Ezin da INOIZ esan "estas buena".  
Ligatzeko modu ONAK:
  • "Lagunak periodoa" (tonteoa)  igarotzea... hori gabe zerbait serioa bilatzen baduzu...akabo!
  • Intenzioak  etxean utzi (neska-mutil guztiak ez dute gauza bera nahi)






miércoles, 24 de abril de 2013

LARANJA IZOZTUA

Osagaiak:
-Laranja
-Laranjazko izozkia
- Txokolate tableta bat.

Laranja bat izango da plater honen oinarria.
Barrukoa kenduko diogu, bakarrik larruazala uzten.
Izozkiz beteko dugu eta gero bakoitzak bere gustura apaindu dezake platerra.

Sukaldatzea ere dibertigarria izan daiteke!

Fruitu pintxoa

 Gaur zuekin fruitu pintxo bat egun eguzkitsu batean ederto jango dugun postre bat!
Lehenik egurrezko pintxoak eta nahi ditugun fruituak erosiko ditugu.
Nahi dugun tamainetan moztuko ditugu eta pintxoan sartuko ditugu. Hemen daukagun fruitu pintxoan hurrengo fruituak daukate: marrubiak, kiwia, morak, mahatsak, eta guindak.

Ondoren, txokolatea gustuko badugu hurrengoa egin dezakegu.
Txokolatea egosi desegiten denera arte, eta pintxoak txokolatean busti.
Ondoren 20 minutu utzi hozten, eta jateko prest!

lunes, 22 de abril de 2013

OREO TARTA

Edozein ontzi erabiliko dugu hau egiteko.

Lehenik 3 kutxa oreo erosi (48 gaileta).
30 zatietan banatu ( beltza alde batetik eta barrukoa bestetik ) eta matxakatu. Ondoren gurina egosi eta masa bihurtu arte gaileta matxakatuarekin nahastu.

Nata egiteko oreoen barruko nata, philadelphia igurtzigarri gaztarekin nahasiko dugu. Bertan 5 oreo botako ditugu banandu gabekoak. Batigailuaren laguntzaz masa bat lortuko dugu.
Geratzen diren 13 gailetak apaingarri moduan jarriko ditugu.
Hozkailura sartuko dugu, eta 2 ordu pasa eta gero.. On egin!