miércoles, 15 de mayo de 2013

Agur maiteok!

Zoritxarrez edo zorionez, gaur gure azkenengo sarrera aurkeztuko dizuegu.
Agurtzeko, oso pozik gaudenez dena gaindituko dugulako, hona hemen gure azken errezeta koloretsua!

Gaur zuekin, koloretako cupcake-ak !
12 cupcake egiteko hurrengo osagaiak behar dituzu zure hozkailuan: 
2 arrautz, 12 muffin molde, 200 g azukre (edalontzi bat), goilaratxo bat bainilla extraktua, 240 ml esne (edalontzi bat), olio 120 ml (edalontzi erdia), eta 315g irin.

Gure cupcakeak egiteko, hurrengo pausuak jarraitu behar dituzue:

1.- Labea berotu tenperatura erdira.
2.- Ontzi batean arrautzak eta azukrea sartu. Behin barruan daudela, irabiatu nahasketa aparduna egon arte.
3.- Ontzira bainilla estraktua, esnea, irina eta olioa bota. Irabiatzen jarraitu ondo nahasita geratu arte.4.- Muffinen 12 moldeetan gurina igurtzi eta bertan sortutako nahasketa bota.
5.- Labea prest dagoenean, hauek labean sartuko ditugu eta bertan 25-30 minutu bitartean egongo dira
   (masa prest dagoela jakiteko, zotz bat sartuko dugu batean eta hau aterako da garbi eta lehorra).
6.- Labetik atera eta gero hozten utzi.
7.- Azkenik, koloreak jartzeko osagai hauek behar ditugu: Glas azukre edalontzi bat, ur edalontzi baten laurdena, arrautzen 3 klara eta nahi duzun kolorearen kolorantea.
8.- Arrautz klarak elur puntura jarri eta azukrearekin eta kolorantearekin nahastu.Merenguea lortzean, nahi duzun erara bota diezaiokezu.
ON EGIN! (hona hemen zenbait ideia apainketa egiteko)











No hay comentarios:

Publicar un comentario